XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Donostia EUSKEL IZENAK

España'ko agintarien indarrez, beste izparringi batzuekin batera EL DIA ere mututua egon dan bitartian euskel izen aben berri izan degu.

Iñaki Mirena

Donostiar sendagille argi Zabalo'tar Pillipa'ren semeari.

Irune.

Gure ziñegotzi abertzale dan Imaz'tar Joseba'ren alabari.

Miren Terese.

Abertzale lagun Salegi'tar Edorta'ren alabari.

Xabier, Kamargo'tar Ildebontsa'ren semeari.

Gurutz Josu Mirena, Zubimendi'tar Andoni adiskide benetakoaren semeari.

Miren Errose, Goñi'tar Agurtz'en alabatxoari, ta.

Miren Begoñe, Laboa'tar Peliken abertzale jatorrarenari.

EUSKO GAZTEDIA LANEAN

Astelenean, 7 1/2'tan, abesbatz-saioak.

Asteartean, 8'tan, bean, erdel-batzarra, ta 8'tan, goien, euskal-ikastaroa.

Asteazkenean, 8'tan, euskel-batzarra.

Ostegunean, 7 1/2'tan, abesbatz-saioak.

Ostiralean, 8'tan, euskal-ikastaroa.

Larunbatean, 8'tan, abesbatz-saioak eta 10'etan, itzaldi aberkoiak.

Aberri aldez saiatu nai duanarentzat era egokia.

Eusko Etxea'ko jaiak.

¿Beaz, jenderik izan zan igandeko antzoki jaian? ¡Bai zera!.

Aurre aldian ziran ikusleak, baño Maria'n sartuta bezela egon ziran.

¡Ura berua!.

Galdetu bestela Bilbo'ko Xemein senar-emazteai.

Emakume Abertzale Batza zala ta gure artian izan bai ditugu.

Biar antzestuko da Mutil-Zar.

Emakume ta neska gaztea udaran eltxua baño ugariago izaten dala esaten da, bañan antzerki orretan Romualdo mutil-zarrarentzat andregaia bilatzen naiko lan izango dute gure Mai Krux eta bai Miel-Mai jatorrak ere, bestela esan dezala Joxpa-Akiñak.

ATARRENE.